|
|
 |
| |
| G.R.A.V.N. TXAPELKETA 2010
|
| Aurkeztu
da jadanik aurtengo G.R.A.V.N.eko Txapelketan ARABAk izango duen selekzioa.
Hauek izango dira gazte, 22-azpiko eta nagusi mailan lehiaketan parte
hartuko diren jokamoldeak: Frontoian: paleta goma emakumeak eta gizonak,
larruzko paleta, pala motza, eskuz banaka eta binaka, zesta punta eta
pala. Trinketean: eskuz binaka eta banaka, emakume eta gizonezkoen paleta
argentinoa, eta paleta larruz. [jokamolde
bakoitzen argazkiak]
|
|
 |
| ESKOLARTEKO TXAPELKETAREN 14.JARDUNALDIA - DETEKZIO
JARDUERAK ESKUZ KIMUAK – TOPAKETA PREBENJAMIN |
| Zuen
eskura daukazue 14.jardunaldirako iragarrita dagoen programazioa. Larunbatean
Mendizorrotzako Beti Jai frontoietan, Adurtzan eta Lakuan partiduak izango
dira; igandean berriz Haurrak A1-A2 eta Gaztetxoak A mailetako eskuz banakako
finalaurdenak jokatuko dira. Era berean, eskuzko Kimuak B - C mailako
pilotariek DETEKZIO JARDUERAK izango dituzte larunbat goizean (jardunaldia
ikusi); eskertuko genizueke lehenbailehen abisatzea zuen pilotariren batek
ezin badu parte hartu, programazioak berrontalu ahal izateko. Bestalde,
larunbatean, pilota eskoletan izena emanda dauden pilotari PREBENJAMIN
guztientzako "TOPAKETA" antolatuko dugu. 11:00etatik 12:30ak
arte pilota jolasekin (esku, pala eta zesta pote) gozatzeko aukera izango
dute Ogeta pilotalekuan. Eskertuko genizueke zuen pilotariak abisatzea
eta haien partehartzea konfirmatzea.
|
|
 |
| E.H.ko KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA |
| ZIDORRAko
Klubak eskuratu du aurten larruzko paleta eta pala motzeko Euskal Herriko
Kluben arteko Txapelketaren tituluak, gainera Iñigo Arrietaren
lana azpimarratu behar da bi partidetan garaipena eskuratu baitzuen. Zesta
puntako Gasteiz Jai-Alairi ozta-ozta ihes egin zion titulua 30-35eko markagailuaren
ohorezko mailan; eskuko jokamoldean Txukun Lakuako 22-azpiko bikoteak
(Mendinueta - Cueva) garaipena eskuratu zuten Tolosako Beotibarrean. Hauek
dira Arabatik, klubek lortu dituzten emaitzak gehi Aiarako paletako neska
gazteek duela 2 hilabete eskuraturako azpitxapelketa. ZORIONAK GUZTIOI!!!
|
|
 |
 |
|
DATOZEN
PARTIDUAK |
 |
| Aste osoko Karteldegia Word dokumentu
batetan jeitsi ezazu. Eskolarren
eta federatuen
karteldegia. |
|
|
|
|
|
|
|
|