AZALA HARREMANETAN JARRI
> Berriak
Castellano
 
2008ko PRUDENTZIO DEUNAREN XI. TXAPELKETA

Artxaga - O. Camara palaz eta Noriega - Obregón eskuz izan ziren Prudentzio Deunaren 11. txapelketaren lehendabiziko irabazleak. Emaitzetan ikusten den bezala final parekatsuak izan ziren bukaerarte; larruzko paleta eta eskuz binakako etorkizuneko txapeldunek hasieratik abantaia hartu zuten. Aurkariek ez zuten partidua galdutzat eman eta partiduen bukaeran markagailuari buelta ere eman zioten. Hala ere, txapeldunek beraien finala aurrera ateratzea erdietsi zuten eta merezitako Arabako Patroi tituloa eskuratu zuten.

XI. PROMOZIO TXAPELKETA, 2008 – TEKNIFIKAZIOA JARDUERAK

Gure web orrialdean XI. Promozio Txapelketaren 2. jardunaldia eta joan den asteburuko emaitzak ere kontsulta ditzakezue. Bestalde, azteazkenero ospatzen diren infantil mailako teknifikazio jardueren MAIATZAKO EGUTEGIA ikusteko sakatu hemen.

BERNEDOKO UDALEKUA – ALDE ZAHARREKO TXAPELKETA XVII. EDIZIOA

XIBAK eta ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK datorren ekainaren 21tik 27ra, Euskal Pilota Udalekuak antolatuko ditugula jakinarazi nahi dizuegu. . Udalekuari buruzko argibide guztia eta aurreizen-emate orria lortu nahi baduzue (sakatu hemen). Era berean Alde Zaharreko Txapelketaren egutegia ikusteko (sakatu hemen).

AEPE · Amadeo G. de Salazarraren Enparantza z/g (Mendizorrotzako P.) · Gasteiz · 01006 · Telefonoa: 945130572 · Faxa: 945139041 · fapv@pilotaraba.com